SKOLAE Programaren helburua: hezkidetza eraldatzea ikastetxeetan. Hezkuntza
Departamentuak bermatzen du irakasleek eskuratzen dutela hezkidetzarako konpetentzia profesionala,
eta ikasleek, berdintasunez bizitzeko konpetentzia.
HEZKIDETZAk denon gaitasunak garatzen laguntzen du eta erraztu egiten ditu identitate
zabalak eraikitzeko bideak. Etorkizun alternatiboa lortu nahi duen hezkuntza da eta, ildo horretan,
neskentzat eta mutilentzat aukera berdinak izango dituen jendartea lortu nahi du. Neskak zein mutilak
genero maskulino eta femeninotik aske heztean datza, bere indibidualtasunaren garapena sustatuz eta
gizarte sexista batek eskatzen dizkien rolak kontuan hartu gabe.
SKOLAE Programaren iraupena lau ikasturtekoa da. Nahitaezko prestakuntza egin beharra dago
lau ikasturte hauetan. Ikastetxean diagnosia ere egin beharra dago.
Erreferentzia-esparrua eta ikasgeletan egiteko lan praktikoa eskaintzen ditu SKOLAE programak,
eta lau ardatz handitan egituratzen da:
- Kritika eta ardura berdintasun-ezaren aurrean.
- Autonomia eta independentzia pertsonala.
- Lidergoa, ahalduntzea eta partaidetza soziala.
- Sexualitatea eta tratu onak.