Hasi berria dugun ikasturte honetan, gure erronka den ikasleen heziketarekin jarraitu behar dugu lanean ohi bezala. Eta jarduera honetan ikastetxe komunitateko kide guztiek dugu zer egina.
Askotarikoak dira aurrean ditugun erronka eta hobekuntza nahiak. Hauen artean berezitzat dugu ikastetxea osatzen dugunon arteko komunikazioa eta elkarlana. Horregatikegokiikusidugubesteikasturte batez Ikastetxeko gida aurkeztea, bertan ikastetxeko informazio ezberdina eskura jartzen dizuegularik.
Gida honekin gure ikastetxeko errealitatea hurbildu nahi dizuegu: zuen seme-alabekin lan egiten dugun pertsonok, eskuartean ditugun proiektuak, ikastetxean dagoen ikasle kopurua, ditugun baliabideak hobekuntza planak, Eskola Kontseiluko partaideak e.a.