Hizkuntza proiektua dokumentu bat da. Bertan, ikastetxeko hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dira, haien trataerari koherentzia emateko. Hizkuntzekiko lan-tresna integrala da ikastetxearen komunikazio-testuinguru osoari eragingo diona (ikas-irakaskuntzei, eskolako zein ikastetxea txertatuta dagoen gizartearekiko harremanei).
Dokumentu honek Larraintzarko Ikastetxeko hizkuntza erabilerak eta ohiturak azaleratzea eta horiek guztiak hobetzeko, egokitzeko edo bideratzeko erabakiak hartzea du helburu.