DBH 1., 2. eta 3. taldeekin egin genuen ateraldia. Erlijio eta Balioak ikasgaietako irakasleok antolatu genuen, eta bertara Xabi, Carlos, Eli, Inaxio eta bostok joan ginen.
Ibilbidea: Belatetik San Blasko Bentara (8 km. oinez) Donejakue bide baztandarratik (alderantziz egin genuen).
Zer egin genuen: Belateko Monasterioa, bertan azalpen historikoa eman genuen. Gero, ikasleek Santiago bidearekin lotutako gauza batzuk aurkitu behar zituzten, izkutatuta baitzeuden. Ondoren, Santiagoren Ermita azaldu ziguten (Ermitako lepoan, Almandotzeko dermioan, argazkia bertakoa da). Hortik basoan barrena abiatu eta zelai batean jolasak egin eta bazkaldu genuen. Azkenik, oinez San Blasko Bentara ailegatu ginen ,eta autobusez eskolara berriro.
Utzi erantzuna