Musika
Musika
BERTSO ANTZERKIAREN BIDEOA
LH5 mailako ikasleek ostiralean eskeinitako bertso-antzerki ikuskizunaren bideoa ikusi dezakegu hemen.
3 ipuin eder hauetan Estitxu Arozena bertsolariarekin aurten lan ederra egin duela argi gelditzen da. Merito handiko ikuskizuna!
Musika
DBH-KO GURE IKASLE BAT MIKROIPUIN LEHIAKETA BATEAN SARITUA!
MUNDU ONA
Musika
AITONA JOXEPE ETA AMONA JOSEFINA
Gure aiton-amonek kontatzen dute beraien aiton-amonek kontatzen zutela, duela urte asko asko mendiek zuhaitzik ez zituztenean….
Aitona Joxepe eta amona Josefina joan zirela mendi buelta bat ematera eta zulo batean erori zirela.
Gero amonak kolpe handi-handia hartu zuen eta hanka apurtu zuen. Aitona Joxepek mugikorra motxilatik atera zuen baina tamalez ez zuen koberturaruik.
Aitonak, amona Josefina arrekonkon hartuta kobazulotik barna ibil ziren irtenbide baten bila. Bat-batean uraren hotsa sumatu zuten eta hara joan ziren.
Uretan murgildu ziren eta kobazulotik ateratzea lortu zuten, eta itsas barean agertu ziren.
Konturatu gabe bi marrazo zituzten inguruan. Horietako batek ahoa ireki zuen aiton-amona jateko asmoarekin, baina….aitonak bere hortzordea bota zion marrazoari eta eztarrian trabatuta geratu zitzaion. Jarraian beste marrazoak eraso egin zien, baina…amonak eskuetan zuen bastoia marrazoaren aho irekian trabeska jartzea lortu zuen. Aiton-amonak uretan gora egin zuten burua atera zuten arte eta arnasa hartu zuten salbu zeudela jakinda.
Aitona-amona igerian hasi ziren uharte desertu batera iritsi arte. Iritsi zirenean ezin ziren ia-ia mugitu, baina indarrak atera zituzten uhartetik nola ateratzen ahal ziren ikusteko.
Bidean zihoaztela, ura eta janaria bilatzen ari zirela, aitonak zerbait disdiratsuarekin estropezu egin zuen, eta….zer ote? Bada lanpara magiko bat zen. Igurtzi zutenean lanpararen barrutik genio bat atera zen.
– Zer nahi duzue? Hiru gurari eskatzen ahal dizkidazue-esan zuen genioak.
– Amonaren hanka sendatzea nahi genuke, nire hortzordea berreskuratzea eta amonaren bastoia berriz izatea nahi genuke.
– Hori bakarrik?- genioak.
– Bai, hori bakarrik-aitonak.
Genioak bere hitza bete zuen.
Aiton-amonek jarraitu zuten haien bidean, txori batzuei begiratzen ari zirela beste zulo batean erori ziren. Horrela uhartea utzi zuten eta berriz ere lurraren erdian zeuden galdurik. Hainbat kilometro ilunpetan egin ondoren berriz ere uraren zurrumurrua entzun zuten. Hara joan, uretan murgildu eta uretatik ateratzea lortu zutenean konturatu ziren haien txean zeudela. Haien errekatik atera ziren. Aiton-amona kontent eta pozik bizi izan ziren eta bilobei istorio hau hamaika aldiz kontatu zieten.
Egileak:
Iosu Aguinaga, Olaia Ariztegui, Aimar Etxeberria, Hania Arano, Maite Lasso, Basagaitz Aguinaga, Saioa Arangoa, Izan Alburquerque, Angela Aldaz.
ANDER EHIZTARIA
Gure aiton-amonek kontatzen dute beraien aiton-amonek kontatzen zutela, duela urte asko asko mendiak oso altuak zirela.
Horietako mendi batean Ander izeneko mutil gazte bat bizi zen. Bera ehiztaria zen.
Egun batean ehizatzera joan zen eta mendian galdu zen. Bat-batean hartz handi bat atera zen eta hartzak ezkerreko besoan atzapar egin zion. Anderrek eskuineko besoarekin eskopeta hartu eta tiro bat bota zion hartzari. Ez zuen asmatu baina izutu zuen eta hartza joan zen.
Orduan mutiko bat agertu zen. Mutikoa kirola egiten ari zen mendian. Juantxo deitzen zen. Ander lurrean ikusi zuenenan bere mugikorrarekin hospitalera deitu zuen eta laguntza eskatu zuen. Juantzok Ander lagundu zuen lurretik altxatzen. Orduan anbulantzia heldu zen. Kamilan igo zuten eta martxan jarri ziren. Baina bidean zeudela berriro hartza agertu zen errepidean. Anbulantziak frenatu zuen hartzarekin istripua ez izateko eta errepidetik atera zen. Anbulantzia bueltaka jeitsi zen menditik behera eta atzetik hartza korrika joan zen. Anbulantzia zuhaitz baten aurka jo eta gelditu zen. Orduan hartzak salto egin zuen anbulantziaren gainera. Barruan Ander, Juantxo, medikua eta gidaria zeuden. Zaurituak eta beldurtuta zeuden baina Anderrek ideia bat izan zuen: eskopeta lehiotik atera eta bi tiroz hartza hil zuten.
Gidariak telefonoa hartu eta helikoptero bati deitu zion laguntza eskatzeko. Helikopteroak erreskatatu zituen eta herrira eraman zituen Ander eta besteak.
Ander sendatu zenean bere etxera itzuli zen eta pentsatu zuen ez zela inoiz gehiago bakarrik mendira joango ehiza egitera, beti lagunekin joango zela.
- « Previous Page
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- …
- 16
- Next Page »