Atzo, martxoaren 21ean, DBH hezigarri sare bilera ikastetxean egin genuen. Nafarroako 10 bat zentrotatik etorritako 26 irakasle elkartu eta irakaskuntza partekatuaren inguruan hausnartzen aritu ginen. Horretaz gain, hainbat proiektu eta espazio erakutsi genizkien. Proiektuen artean Kili-kili eta Sustraiak, gurasoek bultzatutakoak eta Historiako hainbat emakume eta Amesteko habia, DBHko irakasgaien artekoak kontatu genizkigun. Espazioei dagokienez, jantokia, lasaitokia, baratza, UCE inclusiboa DBH 2 gelan, ikasnova gela eta tekno-plastika gela bisitatu genituen.
Jardunaldiaren balorazioa oso positiboa izan da. Mila esker parte hartu duzuen guztiei!
Utzi erantzuna