Pasa den asteartean, Nafarroako Esklerosi Anizkoitzaren elkartekoen bisita izan genuen ikastetxean.
LH 3, LH 4 eta LH 6. mailako ikasleek froga ezberdinez osatutako scape room batean parte hartu zuten. Froga bakoitzak zentzumen bati lotutako zailtasun bat zuen, horrela, esklerosia duen pertsona baten sentsazioak hurbilagotik bizi ahal izan zituzten. Ondotik, esklerosi anizkoitza duen pertsona baten bizipenak ezagutzeko aukera izan zuten: sintomak, eguneroko bizimoduan gaixotasunak duen eragina… Ikasleek aunitz ikasteaz gain, primeran pasa zuten. Mila esker!!
Beheko esteka honetan elkartearen web orrirako lotura duzue:
NAFARROAKO ESKLEROSI ANIZKOITZA
Ze interesgarria !
Nire semeari asko gustatu zaio. Oso motibatuta bueltatu zen etxera gauza asko kontatzen.