DORAEMON eta NOBITA dinosaurioen garaira joan ziren… ikusi ezazue KAPITULUA. Guk ere ate magiko hori nahi dugu gelan!
Larraintzarko Ikastetxea bloga 1. Zikloa
DORAEMON eta NOBITA dinosaurioen garaira joan ziren… ikusi ezazue KAPITULUA. Guk ere ate magiko hori nahi dugu gelan!
Aupa lagunak! Dinosaurioak lantzen ari gara eta liburu eta dinosaurio pila bat ditugu gelan. Haragijaleak, belarjaleak, handiak, txikiak, hegalariak… Denetik! Marrazkiak ere egin ditugu… Sartu argazkietan eta eman begirada bat! Klikatu ondorengo estekan: ARGAZKIAK
Aupa lagunak!
Gaur Maria Larrañeta, Gaskueko lorezaina etorri zaigu ikastetxera. Bihotzen lorategi bat egin dugu, eta musika, dantza eta egoera ezberdinak ezagutu eta aztertuz, emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan jardun gara. Argazkiak ikusi nahi badituzue, klik egin lotura honetan: ARGAZKIAK
Eskerrik asko Maria, oso atsegina izan zara eta gustora egon gara. Etorri berriz ere nahi duzunean!
Ikastetxeak WEB ORRI eta BLOG berriak estreinatu ditu.
Web orrian informazio ofiziala argitaratuko da. Blogetan, aldiz, ikasleek erabiltzeko programak eta batipat egiten dituzten ekintzen irudi, bideo… agertuko dira.
Teknologia berriek eskeintzen dizkiguten abantailak aprobetxatu nahi ditugu eta aldi berean, ikastetxean bertan egiten ditugun ekintzak ikastetxeko eremutik kanpo ateratzeko aukera izan.
Gure blogen egitura hau izango da:
Kontutan izan blog hauek oso gazteak direla. Hala ere eta denbora pasatu ahala, informazioz eta programaz bete eta tresna oso baliogarriak bihurtu egiten dira hezkuntzarako.
Kontua izan, ikasleek egindakok ekintzak ikusterakoan, etxetik komentarioak edo iruzkinak egiteko aukera izango dela.
Blog hauetara iristeko modurik hoberena GOOGLE bilatzailean ” larraintzarip blog” jartzea da.
ESPERO DUGU GUSTATZEA!