Dinosauro hitzak, 1842an asmatuak, grekoz “ikaragarrizko musker handia” esan nahi du.
Dinosauroak izan ziren Lurreko jaun eta jabe Mesozoiko edota Era Sekundarioan (era honi “narrastien era” ere deitu izan zitzaion). 230 eta 65 milioi urte bitarteko denbora-tartean bizi izan ziren. Era askotako forma eta tamainakoak garatu ziren. Batzuk haragijaleak ziren eta beste batzuk landarejaleak.
Gaur egungo narrastiek (krokodiloek, muskerrek, etab.ek) ez bezala, dinosauroak ez ziren narrasean ibiltzen. Bi hankakoak eta lau hankakoak zeuden, nahiz eta batzuek jarrera bat edo bestea txandaka har zezaketen. Dinosauro batzuk korrikalari azkarrak ere izan zitezkeen.
Dinosauro guztiak lehorrean bizi ziren.
WEB ORRIA DINOSAUROEI BURUZ (gazteleraz dago)
Informazio asko azaltzen da bertan, irudiak, nola bizi ziren, zer jaten zuten, zein jokaera zituzten….
Hemen berriz ikastola batean , bertan ikus daiteke, modu animatuan, beraien bizikera (gazteleraz):