Emozioz betetako eguna izan zen atzokoa; Oporrak hartzeko pozari, elkar agurtu beharraren tristura gehitu zitzaion. Batzuk irailan ikusiko dugu berriz elkar, bertze batzuk ordea, ibilbide berria hasiko dute hemendik aurrera. DBH 4ko ikasleek Larraintzarko Ikastetxeko ibilbidea amaitu dute eta merezitako agurra izan zuten: aurreskua, olerkiak, bertsoak, eskertzak... hunkigarria … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: DBH 4koen AGURRA
FUTBOL TXAPELKETA FINALA
Gaur, atsedenaldian futbol txapelketaren finala ospatu da. Bi taldeek dena eman dute. Hala ere, markagailuak argi utzi du talde irabazlea (3-1).Polikiroldegiko giroa inoiz baino alaiago eta zaratatsua izan da. Ikasleak, irakasleok… guztiok partidaz disfrutatu dugu. Nahiz eta faltaren bat egon, joku garbia izan da. Antolatzaileei eta parte hartu dutenei eskerrak eman nahi … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: FUTBOL TXAPELKETA FINALA
Ikasturte amaierako txangoak
Ikasturtea amaitzear dago eta eguraldi ona probestuz, gure eskolako neska-mutikoak han eta hemen ibili dira azken egunotan. Pasa den ortziralean, Haur Hezkuntzako haurrak Bertizen izan ziren egun pasa. Bertan paseoak eman, naturaz gozatu eta parkean jolasteko aukera izan zuten. Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak berriz, Agoitzen izan ziren. Bertatik pasatzen den Irati ibaian … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: Ikasturte amaierako txangoak
KALEAN BAZKALTZEN
Pasa den asteartean bazkari ezberdin batez gozatu genuen. Ikasleok kalean jan genuen eguraldi onaz gozatuz. Ogitartekoa, kroketak eta konpainia ona. Ezin da gehiago eskatu! … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: KALEAN BAZKALTZEN
FUTBOL TXAPELKETA
Azken egun hauetan, DBHko atsedenaldietan, kanpoko isiltasuna eta ikasleen falta somatzen ari da. Non ote daude gure gazteak?Hurbildu kiroldegira eta hor aurkituko dituzue jokatzen edo animatzen. Izan ere, DBH 4. mailako ikasle batzuk, Mikel Tapiak lagunduta, futbol txapelketa antolatu dute.Inklusio batzordetik hiru baldintza jarri genizkien:taldeak mistoak izatea, talde … [Irakurtzen jarraitu...] Honako honen gainekoa: FUTBOL TXAPELKETA