Apirilaren 7an gure ikastetxean korrika txikia ospatu genuen. Irudiek ederki erakusten duten bezala, eguraldi eta giro ezin hobeak izan genituen.
KORRIKA TXIKIA
Larraintzarko Ikastetxean ostiral honetan Korrika txikia ospatuko dugu. Arratsaldeko 15:00etan ikastetxetik atera eta argazkian ikusi daitekeen ibilbidea egingo dugu. Korrika txikiaren amaieran sorpresak egoten dira beti, ziur egun ederra pasako dugula. Beste alde batetik, Korrika Txoko dotorean ipinita dagoen mapan Korrika handiaren ibilbidea egunero jarraitzen ari gara taldez talde. Gure ikastetxean ere, euskararen alde!
Haur eta Lehen Hezkuntzako 1. ebaluazioko boletinak EDUCAn
Haur eta lehen hezkuntzako 1. ebaluazioko kalifikazioak EDUCAn kontsulatu daitezke. Aplikazioarekin arazoak izanez gero idazkaritzako bulegoan kontsultatu laguntza emateko. Se han publicado los boletines de la primera evaluación de infantil y primaria en EDUCA. En caso de tener algún problema con la aplicación, se puede hacer una consulta en administración.